
■ microSD txartela
microSD txartelean, besteak beste, tonuak, gaiak, abestiak,
argazkiak eta bideoak gorde ditzakezu. Txartela ezabatu,
birkargatu edo aldatzen baduzu, funtzio eta aukera hauek behar
moduan ez funtzionatzea gerta liteke.

17
O i n a r r i z k o k o n t z e p t u a k
Nokia konpainiak onartutako microSD txartel bateragarriak soilik erabili. Nokiak,
homologatutako industria estandarrak erabiltzen ditu memoria txarteletarako,
baina marka batzuk, agian, ez dira guztiz bateragarriak telefono honekin. Txartel
bateraezinek txartela eta telefonoa kalte ditzakete eta txartelean gordetako
datuak hondatu. microSD txartela telefonoa piztuta duzula ken edo ordez
dezakezu, itzaltzeko beharrik gabe.
Garrantzitsua: Ez atera txartela, eragiketaren batean txartela erabiltzen ari
bazara. Eragiketaren baten erdian txartela ateraz gero, memoria-txartela,
telefonoa eta txartelean gordetako informazioa honda daitezke.
1. Kendu bateriaren estalkia eta bateria.
Ireki memoria txartelaren euskarria.
2. Sartu memoria txartela urre koloreko
kontaktua gora begira duela.
3. Bultza txartelaren euskarria bere
lekura.
4. Itxi memoria txartelaren euskarria.
Atzealdeko estalkia berriz jarri.