Nokia 3610 fold - Bideoa

background image

Bideoa

3GPP formatuko bideoak graba ditzakezu. Grabaketaren iraupena bideo luzeraren
eta kalitate ezarpenen araberakoa da.

Bideoen luzera eta tamaina, aukeratutako kalitatearen eta erabilgarri dagoen
memoria kopuruaren araberakoa izango da. Bideoen kalitatea ezartzeko, hautatu
Menua > Media > Bideoa > Aukera > Ezarpenak >Bideo kliparen
kalitatea
>Altua, Arrunta edo Oinarrizkoa.

Fitxategi tamainaren muga ezartzeko, hautatu Menua > Media > Bideoa >
Aukera > Ezarpenak > Bideo kliparen luzera. Lehenetsia aukerak fitxategia
multimedia mezuetan gehitu ahal izateko tamainara mugatzen du (multimedia
mezuen tamaina desberdina izan daiteke telefono batetik bestera). Gehienekoa
aukerarekin memoria eskuragarri guztia erabiltzen da. Memoria eskuragarria
gordeta dauden bideoen araberakoa da.

background image

45

M u l t i m e d i a

Bideoak grabatu

Hautatu Menua > Media > Bideoa >Grabatu. Edo eduki sakatuta kamera tekla.
Grabaketa eteteko, hautatu Etena; grabatzen jarraitzeko, hautatu Jarraitu.
Grabaketa gelditzeko, hautatu Gelditu. Grabaketak Galeria > Bideo klipak atalean
gordetzen dira.

Zooma handitzeko eta txikitzeko, sakatu bolumen teklak gora eta beherantz edo
sakatu nabigazio tekla ezkerrera eta eskuinera.