
■ Kamera
Kamerak JPEG formatuko argazkiak eta 3GPP formatuko bideoak egiten ditu.
Kameraren lentea telefonoaren aurrealdean dago. Koloretako pantailak bisore
funtzioa betetzen du.

44
M u l t i m e d i a
Argazkiak atera
Ireki kameraren lentea eta hautatu Menua > Media > Kamera.
Kamera moduan zooma handitzeko edo txikitzeko, sakatu bolumen teklak gora
eta behera.
Argazkia ateratzeko, hautatu Kaptura edo sakatu kamera tekla. Argazkiak
memoria txartelean gordetzen dira.
Argi baldintza eskasekin, aukeratu Aukera > Gau mod. pizt..
Argazki sekuentzia bat ateratzeko, aukeratu Auker. > Irudi sek. piztuta. Hiru
argazkitik zortzi argazkira arteko segida bat aterako da, argazkien tamainaren
arabera.
Atera bezain laster argazkia ikusteko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Irudi.
aurreikus. denbora eta bistaratzearen iraupena. Bistaratzean zehar, hautatu
Atzera beste argazki bat ateratzeko edo Bidali argazkia multimedia mezu gisa
bidaltzeko.
Telefonoak 1024 x 1280 pixeleko bereizmena onartzen du.
Kamera eta bideo aukerak
Iragazki bat erabiltzeko, hautatu Aukera > Efektuak > Arrunta, Grisen eskala,
Sepia edo Negatiboa.
Kamera eta bideo ezarpenak aldatzeko, hautatu Aukera > Ezarpenak.