Nokia 3610 fold - Musika erreproduzitzailea

background image

Musika erreproduzitzailea

Telefonoak musika erreproduzitzaile bat du, abestiak, grabaketak edo bestelako
soinu fitxategiak entzuteko. Soinu fitxategiak transferitzeko, erabili Nokia PC
Suite softwareko Nokia Audio Manager aplikazioa. Ikus “Nokia PC Suite”, 54.
orrialdean.

Telefonoan edo memoria txartelean gordetako musika fitxategiak automatikoki
gehitzen dira erreprodukzio zerrenda lehenetsira.

Musika erreproduzitzailea irekitzeko, hautatu Menua > Media > Mus. erreprod.

Musika erreproduzitu

Oharra: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik
hurbil jarri bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.

Musika erreproduzitzailea bere teklekin edo pantailako ukipen teklekin
kontrolatzen da.

Musika erreproduzitzailearen menua irekitzean, zerrendako lehen abestiaren
xehetasunak azaltzen dira. Erreproduzitzeko, hautatu

.

Bolumen maila egokitzeko, erabili telefonoaren alboko bolumen teklak.

Erreprodukzioa eteteko, hautatu

.

Erreprodukzioa gelditzeko, eduki sakatuta amaitzeko tekla.

Hurrengo abestira saltatzeko, hautatu

. Aurreko abestiaren hasierara joateko,

hautatu .

Entzuten ari zaren abestian atzera egiteko, hautatu eta eutsi sakatuta

elementuari. Uneko abestia aurreratzeko, eduki sakatuta

. Aska ezazu tekla,

nahi duzun posiziora heltzean.

background image

46

M u l t i m e d i a