Nokia 3610 fold - Kronometroa

background image

Kronometroa

Kronometroari esker, denbora neur dezakezu, bai eta tarteko denborak eta itzuli
bakoitzeko denbora hartu ere. Kronometroa abian dela telefonoko funtzioak
erabiltzen jarrai dezakezu.

Hautatu Menua > Antolatzailea > Kronometr. eta hautatu aukeretako bat:

Denb. kontr. zati: tarteko denborak neurtzeko. Denbora neurtzen hasteko, hautatu
Hasi. Hautatu Zatitu denbora partzial bat hartu nahi duzun aldiro. Denbora
neurtzeari uzteko, hautatu Gelditu.

Berriro denbora neurtzen hasteko, hautatu Aukera > Hasi. Denbora berria aurreko
denborari gehitzen zaio. Denbora gorde gabe zeroan jartzeko, hautatu Zeroan jarri.

Neurtutako denbora gordetzeko, hautatu Gorde.

Itzul. denb. kontr.: itzuli bakoitzeko denbora hartzeko.

Kronometroak atzeko planoan funtzionatzea nahi baduzu, sakatu amaitze tekla.
Hautatu Jarraitu denbora hondoan ikusteko.