Nokia 3610 fold - Arakatzailearen segurtasuna

background image

Arakatzailearen segurtasuna

Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke
segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun ziurtagiriak
behar dituzu eta, seguru asko, segurtasun modulu bat. Hori zure SIM txartelean
egon daiteke eskuragarri. Informazio gehiagorako, jo zerbitzu hornitzailera.

Segurtasun modulua

Segurtasun moduluak nabigatzaile bidezko konexioa behar duten aplikazioen
segurtasun zerbitzuak hobetzen ditu, eta aukera ematen du sinadura digitala
erabiltzeko. Segurtasun moduluak ziurtagiriak izan ditzake, bai eta kode pribatu
nahiz publikoak ere. Zerbitzu hornitzaileak gordetzen ditu ziurtagiriak, segurtasun
moduluan.

Segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, hautatu Menua >
Ezarpenak > Segurtasuna > Segurtasun modulu ezarpenak.

Ziurtagiriak

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia erabat saihesten dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko.

Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. “Ziurtagiria
iraungita” edo “Ziurtagiri onartezina” testuak agertzen badira, nahiz eta ziurtagiria
onargarria izan behar, egiaztatu ezazu gailuaren egungo data eta ordua zuzenak direla.

Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea fidagarria dela eta
ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.

Hiru ziurtagiri mota daude: zerbitzari ziurtagiriak, autoritate ziurtagiriak eta
erabiltzaile ziurtagiriak. Baliteke ziurtagiri horiek zure zerbitzu
hornitzailearengandik jasotzea. Halaber, zerbitzu hornitzaileak autoritate
ziurtagiriak eta erabiltzaile ziurtagiriak segurtasun moduluan gordeko ditu,
beharbada.

Zure telefonora deskargatutako autoritate ziurtagirien eta erabiltzaile ziurtagirien
zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Autoritate
ziurtagiriak
edo Erabiltzailearen ziurtagiriak.

ageri da pantailan, baldin telefonoaren eta eduki zerbitzariaren arteko datu

transmisioa enkriptatua bada.

background image

54

P C k o n e k t i b i t a t e a

Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta zerbitzariaren (edo eskatutako baliabidea
gordetzen den tokiaren) arteko datu igorpena segurua denik. Zerbitzu hornitzaileak
pasagunea eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena ziurtatzen du.

Sinadura digitala

Zure SIM txartelak segurtasun modulua baldin badu, aukera duzu sinadura
digitala telefonoaren bidez erabiltzeko. Faktura, kontratua edo beste agiri bat zure
izenaz sinatzearen pareko izan daiteke sinadura digitala erabiltzea.

Sinadura digitala egiteko, hauta ezazu web orri bateko esteka (esaterako, erosi
nahi duzun liburu baten titulua eta prezioa). Sinatuko duzun testua agertzen da
(batzuetan, zenbatekoa eta data azaltzen ditu).

Egiazta ezazu izenburuaren testua Irakurri dela, eta sinadura digitalaren ikonoa

ageri dela.

Oharra: Sinadura digitalaren ikonoa agertzen ez bada, segurtasun neurriak hautsi
egin direla esan nahi du; beraz, ez zenuke inolako datu pertsonalik sartu behar,
adibidez zure PIN kodea.

Testua sinatzeko, lehenik, irakurri testu osoa, eta hautatu Sinatu.

Baliteke testua pantaila bakar batean ez sartzea. Beraz, sinatu aurretik, ziurta
ezazu testu osoa goitik behera ikusi eta irakurri duzula.

Hauta ezazu erabili nahi duzun erabiltzaile ziurtagiria. Sartu sinatze PINa.
Sinadura digitalaren ikonoa desagertu egiten da, eta zerbitzuak zure erosketaren
baieztapena erakutsiko du beharbada.