
■ Zerbitzuetara konektatu
Egiazta ezazu zerbitzuaren konfigurazio ezarpen egokiak aktibatuta daudela.
Zerbitzura konektatzeko ezarpenak hautatzeko:
1. Hautatu Menua > Web orria > Ezarpenak > Konfigurazio ezarpenak.

51
W e b a
2. Hautatu Konfigurazioa. Nabigazio zerbitzua onartzen duten konfigurazioak
baino ez dira erakusten. Hautatu zerbitzu hornitzaile bat, Lehenetsia edo
Konfig. pertsonala aukeretan, nabigatzeko.
Baliteke zerbitzu hornitzaileak nabigatzeko behar diren konfigurazio
ezarpenak konfigurazio mezu gisa bidaltzea.
3. Hautatu Kontua eta konfigurazio ezarpen aktiboetan den nabigazio zerbitzuko
kontu bat.
4. Hautatu Amaierako leihoa agertu > Bai intranet konexioetan erabiltzailearen
autentikazioa eskuz egiteko.
Konekta zaitez zerbitzura, bide hauetako bat erabiliz:
• Hautatu Menua > Web orria > Hasiera orria; edo, egonean moduan, sakatuta
izan ezazu 0 tekla.
• Zerbitzuko laster marka bat hautatzeko, hautatu Menua > Web orria > Laster
markak.
• Azken URLa hautatzeko, hautatu Menua > Web orria > Azken web helb.
• Zerbitzuko helbidea sartzeko, hautatu Menua > Web orria > Joan helbidera.
Idatzi zerbitzuko helbidea, eta hautatu OK.