Nokia 3610 fold - 16. Bateriaren eta kargagailuaren informazioa

background image

16. Bateriaren eta kargagailuaren
informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin dabil. Telefono honekin BL-5C bateria erabili behar da.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-3U, AC-4U
edo AC-5U. Bateria behin eta berriro kargatu eta deskargatu daiteke, baina azkenerako
agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira,
bateria aldatu egin beharra dago. Nokiak homologatutako bateriak eta bateria kargatzeko
Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuak soilik erabili. Onartu
gabeko bateria edo kargagailu bat erabiltzeak sute, leherketa, edo bestelako arriskuren bat
suposa lezake.

background image

56

B a t e r i a r e n e t a k a r g a g a i l u a r e n i n f o r m a z i o a

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada
kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria
kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi
guztiz kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren
iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka
deskargatu egingo da.

Eduki bateria 15º eta 25º (59°F eta 77°F) arteko inguruetan. Tenperatura oso altu edo baxuek
bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen
telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da
zero azpiko tenperaturetan.

Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-laburra sortu daiteke, metalezko
objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo
(+) eta negatiboak
(-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza dute baterian). Sakelean
edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-
laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta egon arren, lehertu egin
daitezke. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu.
Bateriak isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu. Likidoa
begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo medikuarengana joan.

Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu
bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti.

Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik.

Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo
bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun gorde.