
■ Dei bat izatean dauden aukerak
Dei bat izatean erabil daitezkeen aukeretako askori sareko zerbitzu esaten zaie.
Horien eskuragarritasunari buruz jakiteko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Dei batean zehar, aukeratu Aukera eta aukeretako bat; Mutututa, Ez mututu,
Kontaktuak, Menua, Teklatua blokeatu, Grabatu, Bozgorailua edo Aurikularra.
Sareko zerbitzuen aukerak: Erantzun edo Uko egin, Eutsi edo Ez eutsi, Dei berria,
Solasera gehitu, Deia amaitu, Dei guztiak amaitu eta ondorengoak:

22
I d a z k e t a
DTMF bidali — tonuak bidaltzeko
Trukatu — dei aktibotik zain dagoen deira aldatzeko, eta alderantziz
Transferentzia — zain dagoen deia dei aktiboarekin konektatu eta zu
deskonektatzeko
Elkarrizketa — gehienez bost parte-hartzaileko konferentzia deia egiteko
Dei pribatua — konferentzia deian zehar parte-hartzaile batekin pribatuan
aritzeko
Oharra: Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil jarri bozgorailua jarrita
dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.