
■ Deitu
1. Idatzi telefono zenbakia, area kodea barne.
Nazioarteko deiak egiteko, sakatu * tekla bi aldiz nazioarteko aurrezenbakia
idazteko (+ karaktereak nazioarteko sarbide kodea ordezten du); idatzi
herrialdearen kodea, area kodea (hala behar izanez gero, aurreko zerorik gabe)
eta telefono zenbakia.
2. Zenbakira deitzeko, sakatu deitze tekla.
Dei baten bolumena egokitzeko, sakatu bolumen tekla gorantz edo beherantz.
3. Deia amaitzeko edo dei saiakera bertan behera uzteko, sakatu amaitzeko tekla
edo itxi telefonoa.
Markatutako zenbakien zerrendan sartzeko, erreserba moduan sakatu deitzeko
tekla behin. Dei bat egiteko, aukeratu zenbakia edo izena eta sakatu deitzeko
tekla.
Dei bat erantzutea edo deiari uko egitea
Dei bati erantzuteko, saka ezazu deitze tekla. Deia amaitzeko, sakatu amaitze
tekla.
Dei bati uko egiteko, saka ezazu amaitze tekla.
Tonua isilarazteko, aukeratu Isilik. Gero, erantzun edo uko egin deiari.

21
D e i a k
Markatze bizkorra
Esleitu telefono zenbaki bat 2 eta 9 bitarteko markatze bizkorreko tekla bati. Ikus
“Markatze bizkorra”, 32 orrialdean. Zenbaki horretara deitzeko, zenbait modu
erabil ditzakezu:
• Sakatu markatze bizkorreko tekla eta, ondoren, sakatu deitze tekla.
• Markatze bizkorra aktibatuta badago, eduki sakatuta markatze bizkorreko
tekla deia abiarazi arte. Ikus Markatze bizkorra “Deiak”, 39. orrialdean.
Ahots bidezko markatze hobetua
Ahots bidezko markatzearekin, kontaktu zerrendako izen bat ozenki esanez deiak
egin daitezke. Ahots-komandoak hizkuntzaren araberakoak dira. Hizkuntza
zehazteko, ikus Ahots errepro. hizkuntza “Telefonoa”, atalean (39. orrialdea).
Oharra: Ahots-komandoak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu batean
edo larrialdi batean. Beraz, ez izan ahotsez markatutako deiak soilik eskura.
1. Egonean moduan, eduki sakatuta bolumen tekla behera. Tonu labur bat
entzuten da eta Hitz egin orain ikusten da.
2. Esan ahots-komandoa argi eta garbi. Ahotsa hautematen bada, aukeren
zerrenda erakutsiko da. Telefonoak zerrendako lehen bat-etortzea
erreproduzitzen du. Aukera zuzena ez bada, joan beste aukera batera.
Ahots-komandoak erabiltzea ahotsez markatzearen antzekoa da. Ikus Ahots-
komandoak “Nire lasterbideak”, atalean (35. orrialdea).