Nokia 3610 fold - 4. Mezuak

background image

4. Mezuak

Testu, multimedia, audio eta flash mezuak eta mezu elektronikoak irakur, idatz,
bidal eta gorde ditzakezu.

Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu.
Mezu luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu
hornitzaileek bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak
eta bestelako ikurrak dituzten karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako
karaktereek leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere
kopurua murriztu egiten da.

Pantailaren goiko parteko adierazle batek erabiltzeke dagoen karaktere kopurua
erakusten du, baita beharrezko mezu kopurua ere. Esaterako, 673/2 adierazleak
673 karaktere gehiago erabil ditzakezula eta testua bi mezutan banatuta bidaliko
dela esan nahi du.

background image

24

M e z u a k