Nokia 3610 fold - Mezuen ezarpenak

background image

Mezuen ezarpenak

Ezarpen orokorrak

Ezarpen orokorrak berdinak dira testu zein multimedia mezuentzat.

Hautatu Menua > Mezularitza > Mezuaren ezarpenak > Ezarpen orokorrak eta
hautatu aukeretako bat:

Gorde bidalitako mezuak: mezuak Bidalitako elementuak karpetan gordetzeko.

Bidalitako elementuetan gainidatzi: memoria beteta dagoenean bidalitako mezu
zaharrak berriekin ordezteko, hautatu Baimenduta. Ezarpen eskuragarri egon
dadin Gorde bidalitako mezuak > Bai ezarpenak zehaztuta egon behar du.

Hartzaile gogokoa: hartzailea aukeraketa zerrendaren hasieran agertzeko

Letra tamaina: mezuetan erabiliko den letra tamaina hautatzeko.

background image

28

M e z u a k

Aurpegiera grafikoak: karakterez sortutako aurpegierak aurpegiera grafikoekin
ordezteko

Testu mezuak

Testu eta SMS mezuak bidaltzeari, jasotzeari eta ikusteari eragiten diete testu
mezuko ezarpenek.

Hautatu Menua > Mezularitza > Mezuaren ezarpenak > Testu mezuak eta
hautatu aukeretako bat:

Bidalketa txostenak — sareak zure mezuen bidalagiriak bidal ditzan (sareko
zerbitzua)

Mezu zentroak: testu mezuak bidaltzeko behar den mezu zentroaren izena eta
telefono zenbakia ezartzeko, hautatu Zentroa gehitu. Zenbaki hori zure zerbitzu
hornitzaileak eman behar dizu.

Erabiltzen ari den mezu zentroa: erabiltzen ari zaren mezu zentroa aukeratzeko.

Mezuaren baliogarritasuna: sareak zure mezua helarazten zenbat denboraz saiatu
behar duen hautatzeko.

Mezuak honela bidalita: bidaliko diren mezuen formatua hautatzeko: Testua,
Orrikatzea edo Faxa (sareko zerbitzua).

Erabili pakete datuak: GPRS SMSentzako sare gisa lehenesteko.

Onartutako karakterea: mezuetako karaktere guztiak ikusten diren moduan
bidaltzeko, hautatu Beteta. Murriztua, hautatzen baduzu, azentua edo beste
zeinuren bat duten karaktereak alda daitezke.

Zentro beretik erantzun: mezuaren hartzaileak erantzuna zure mezu zentroa
erabiliz bidal dezan (sareko zerbitzua).

Multimedia mezuak

Multimedia mezuak bidaltzeari, jasotzeari eta ikusteari eragiten diete mezuen
ezarpenek. Multimedia mezuetarako ezarpenak konfigurazio mezu gisa jaso
ditzakezu. Ikus “Konfigurazio ezarpenen zerbitzua”, 11. orrialdean. Ezarpenak
eskuz ere sar ditzakezu. Ikus “Konfigurazioa”, 41. orrialdean.

Hautatu Menua > Mezularitza > Mezuaren ezarpenak > Multim. mezuak eta
hautatu aukeretako bat:

Bidalketa txostenak > Bai: sareak zure mezuei buruzko bidalagiriak bidal ditzan
(sareko zerbitzua) eskatzeko.

MMS sortze-modua: mezuetan hainbat multimedia mota gehitzea debekatzeko
edo baimentzeko.

background image

29

M e z u a k

Irudien tamaina MMSn: multimedia mezuetako irudiaren tamaina zehazteko.

Diapositiben lehenets. denbora: multimedia mezuetako diapositiben arteko
denbora tarte lehenetsia zehazteko.

Multim. jasotzea baimenduta: multimedia mezuak jasotzeko edo blokeatzeko,
hautatu Bai edo Ez. Etxeko sarean hautatzen baduzu, ezingo dituzu multimedia
mezuak jaso zure saretik at bazaude. Multimedia mezularitzaren konfigurazio
lehenetsia Etxeko sarean da. Menu honen erabilgarritasuna zure telefonoaren
araberakoa izango da.

Sarrerako multim. mezuak: multimedia mezuak automatikoki edo eskuz (galdetu
izan ondoren) jasotzen uzteko, edota mezuak hartzeari uko egiteko. Ezarpen hau
ez da erakutsiko Multim. jasotzea baimenduta Ezezarpena zehaztuta badago.

Iragarkiak baimendu: iragarkiak jasotzeko edo arbuiatzeko. Ezarpen hau ez da
erakutsiko Multim. jasotzea baimenduta Ezezarpena zehaztuta badago edo
Sarrerako multim. mezuak ezarpena Ezetsi gisa zehaztuta badago.

Konfigurazio ezarpenak: multimedia mezuekin bateragarriak diren ezarpenak
ikusteko, hautatu Konfigurazioa. Hautatu zerbitzu hornitzaile bat, Lehenetsia edo
Konfig. pertsonala aukeretan, multimedia mezuetarako. Hautatu Kontua eta
konfigurazio ezarpen aktiboetako MMS kontu bat.

Mezu elektronikoak

Mezu elektronikoak bidaltzeari, jasotzeari eta ikusteari eragiten diete ezarpenek.
Ezarpenak konfigurazio mezu gisa jaso ditzakezu. Ikus “Konfigurazio ezarpenen
zerbitzua”, 11. orrialdean. Ezarpenak eskuz ere sar ditzakezu. Ikus
“Konfigurazioa”, 41. orrialdean.

Hautatu Menua > Mezularitza > Mezuaren ezarpenak > E-mail mezuak eta
hautatu aukeretako bat:

E-mail jakinarazpen berria: mezu elektronikoen jakinarazpenak aktibatzeko edo
desaktibatzeko.

Mezu elektron. jasotzea onartu: mezuak beti ala etxeko sarean soilik onartzeko.

Erantzun jatorrizkoarekin: erantzunean jatorrizko mezu elektronikoaren testua
gehitzeko.

Irudiaren tamaina mezuan: mezu elektronikoetako irudien tamaina lehenetsia
aukeratzeko.

Erabilitako postontziak: postontziak gehitzeko, ezabatzeko edo aldatzeko.

background image

30

K o n t a k t u a k