
■ Posta elektronikoaren postontzia
Mezu elektronikoak bidali eta eskuratu ahal izateko kontu elektroniko bat sortu
behar duzu edo zure uneko kontu elektronikoa erabili. Zure kontu elektronikoa
eskuragarri dagoen ikusteko, zure posta elektroniko hornitzailera.
Posta elektronikoa konfiguratu
Hautatu Menua > Mezularitza > Nire postontzia > Aukera > Gehitu
postontzia >Gordetako ezarp..
Ezarpenak eskuz zehazteko, hautatu Menua > Mezularitza > Nire postontzia >
Aukera > Gehitu postontzia > Eskuz sortu.
E-maila konfiguratzeko ezarpenak konfigurazio mezu gisa jaso ditzakezu.
Ireki postontzia
Postontzia irekitzean, telefonoak postontzira konektatu nahi duzun galdetuko
dizu (Postontzira konektatu?).
Postontzira konektatu eta mezu elektronikoak edo haien goiburuak eskuratzeko,
hautatu Bai. Mezuak sarean ikusten dituzun bitarte osoan datu-konexio bidez
konektatuta zaude urruneko postontzira.
Aurrez eskuratutako mezuak konektatu gabe ikusteko, hautatu Ez. Mezu
elektronikoak konektatu gabe ikusten direnean telefonoa ez dago urruneko
postontzira konektatuta.
Mezu elektronikoak idatzi eta bidali
Mezu elektronikoa, posta elektronikoko zerbitzura konektatu aurretik idatz
daiteke; edo, bestela, geroago: hau da, lehenik zerbitzura konektatu, eta gero
mezu elektronikoa idatzi eta bidali.
1. Aukeratu Menua > Mezularitza > E-maila.
2. E-mail kontu bat baino gehiago zehaztu badira, hautatu zer kontutatik bidali
nahi duzun e-maila.
3. Idatzi hartzailearen helbide elektronikoa, gaia eta mezua. Fitxategi bat
eransteko, hautatu Aukera > Sartu.
4. Mezu elektronikoa bidaltzeko, hautatu Bidali > Orain bidali.

27
M e z u a k
Mezu elektronikoak irakurri eta erantzun
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. E-mailek asmo txarreko softwarea
eduki dezakete edo, bestela ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
1. Hautatu Menua > Mezularitza, kontuaren izena eta nahi duzun mezua.
2. Mezu elektroniko bati erantzuteko, hautatu Aukera >Erantzun. Egiaztatu edo
editatu helbidea elektronikoa eta gaia eta, gero, idatzi zure erantzuna.
3. Mezua bidaltzeko, hautatu Bidali > Orain bidali.