
■ Deiak
Hautatu Menua > Ezarpenak > Deia eta hautatu aukeretako bat:
Dei desbiderapena: jasotako deiak desbideratzeko (sareko zerbitzua). Murrizketa
funtzioa aktibatuta badago, agian ezingo dira deiak desbideratu. Ikus Dei
murrizketen zerbitzua “Segurtasuna”, atalean (41. orrialdea).
Edozein teklak erantzun: jasotako deiak edozein tekla sakatuta hartzeko
(ezkerreko eta eskuineko aukeraketa teklak, bolumen tekla, kamera tekla, eta
amaitzeko tekla izan ezik).
Automatikoki berriz markatu: deia lehenengoan hartu ez badizute, konektatu arte
gehienez 10 saiakera egiteko.
Audio hobekuntza: ahotsaren ulergarritasuna hobetzeko, bereziki inguru
zaratatsuetan, aukeratu Aktibo.
Markatze bizkorra: markatze bizkorreko teklei esleitutako zenbakietara deitzeko
(2-9), eduki sakatuta dagokien tekla.
Itxaron deia: dei bat abian dela beste dei bat jasotzean sareak jakinarazteko
(sareko zerbitzua), hautatu Aktibatu. Ikus “Deiak zain jarri”, 21. orrialdean.
Laburpena deiaren ondoren: deia amaitutakoan gutxi gorabeherako iraupena eta
kostua ikusteko (sareko zerbitzua).
Nire ID dei egilea bidali: deiaren hartzaileak zure telefono zenbakia ikus dezan
(sareko zerbitzua). Zure zerbitzu hornitzailearekin adostutako ezarpena
erabiltzeko, hautatu Sareak ezarrita.
Tapa irekitzean erantzun: tapa irekiz gero deiak hartzeko.