Nokia 3610 fold - Konexioak

background image

Konexioak

Telefonoa gailu bateragarrietara konekta dezakezu Bluetooth teknologia edo USB
datu kablea erabiliz. Era berean, EGPRS konexioetarako ezarpenak zehatz
ditzakezu.

Haririk gabeko Bluetooth teknologia

Telefonoa bateragarria da 2.0 + EDR Bluetooth zehaztapenarekin, eta profil hauek onartzen
ditu: sarbide orokorra, sarerako sarbidea, object exchange orokorra, eskulibrea,
entzungailua, object push, fitxategi transferentzia, dial-up networking, SIM txartelerako
sarbidea, sarerako sarbide pertsonalerako profila, audio/video banaketa profil orokorra, gailu
bilaketarako aplikazio profila, audio eta banaketa profil aurreratua, urruneko audio/video
kontrol profila, serie ataka. Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokiak onartutako osagarri homologatuak
erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono
honekin bateragarriak ote diren.

Zenbait lekutan Bluetooth teknologia erabiltzeko mugak egon daitezke. Egiaztatzeko, jo
tokiko araudietara edo zerbitzu hornitzailera.

Bluetooth teknologia darabilten aukerek edo beste aukera batzuk erabiltzen ari zaren
bitartean azpian aukera horiek erabiltzeak bateria gehiago kontsumitu eta haien iraupena
murrizten dute.

background image

36

E z a r p e n a k

Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa Bluetooth gailu bateragarri
batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan. Bluetooth teknologia
erabiltzen duten gailuak irrati uhinen bidez komunikatzen direnez, ez da
beharrezkoa zure telefonoa eta beste gailuak ikuslerro berean izatea. Hala ere,
zenbait oztopo direla-eta (esaterako, hormak edo beste gailu elektroniko batzuk),
konexioak interferentziak izan ditzake.

Ezkutuko mezua:

• Gailua ezkutuko moduan erabilita software kaltegarriak saihesteko aukera

gehiago daude.

• Ez onartu Bluetooth konektibitatea konfiantzazko iturrietatik ez baldin

badator.

• Beste aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke. Honek ez dio

telefonoaren beste funtzioei eragiten.

Bluetooth konexio bat ezarri

Hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetooth eta ondorengoetako
bat:

Bluetooth: Bluetooth funtzioa aktibatzeko edo desaktibatzeko.

adierazleak

Bluetootha aktibatuta dagoela esan nahi du. Bluetootha lehen aldiz
aktibatzerakoan telefonoari izen bat emateko eskatuko zaizu. Erabili errepikatuko
ez den eta erabiltzaileek erraz identifikatuko duten izen bat.

Audio hobek. bilatu: Bluetooth entzungailu bateragarriak bilatzeko. Hautatu
telefonoa zer gailura konektatu nahi duzun.

Parekatuta dauden gailuak: inguruko Bluetooth gailuak bilatzeko. Hautatu Berria
inguruko edozein Bluetooth gailu ikusteko. Hautatu gailu bat eta Parea. Idatzi
adostutako Bluetooth kodea (gehienez 16 karaktere) gailua eta zure telefonoa
elkartzeko (parekatzeko). Gailu horretara lehen aldiz konektatzen zarenean
bakarrik eman behar duzu kode hori. Zure telefonoa gailura konektatuko da, eta
datu transferentzia hasi ahal izango duzu.

Bluetooth konexioak

Hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetooth. Aktibo dauden
Bluetooth konexioak ikusteko, hautatu Aktibo dauden gailuak. Telefonoarekin
parekatuta dauden Bluetooth gailuen zerrenda ikusteko, hautatu Parekatuta
dauden gailuak
.

background image

37

E z a r p e n a k

Bluetooth ezarpenak

Gainerako Bluetooth gailuek zure telefonoa nola ikusten duten jakiteko, hautatu
Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetooth > Nire telefonoaren ikuspena
edo Nire telefonoaren izena.

Segurtasunak kezkatzen bazaizu, itzali Bluetooth funtzioa edo ezarri Nire telefonoaren
ikuspena
ezarpena Ezkutatuta gisa. Ados zauden Bluetooth konexioak soilik onartu.

Datu paketeak

Pakete bidezko irrati zerbitzu orokorra (GPRS) zerbitzu sare bat da. Horren bidez,
telefono mugikorrek aukera dute Internet protokoloan (IP) oinarritutako sare
baten bidez datuak bidaltzeko eta jasotzeko.

Zerbitzuaren erabilera zehazteko, hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea >
Pakete datuak > Pakete datuen konexioa eta ondorengoetako bat:

Behar denean: datu pakete konexioa aplikazioak behar duenean ezartzeko.
Aplikazioa ixtean konexioa amaitzen da.

Beti online: telefonoa piztean datu pakete konexioa automatikoki ezartzeko.

Datu transferentzia

Sinkronizatu egutegia, kontaktuak eta oharrak gailu bateragarriekin (esaterako,
beste telefono batekin), PC bateragarriekin edo urruneko Internet zerbitzari
batekin (sareko zerbitzua).

Zure telefonoak aukera ematen du PC bateragarri batekin edo beste gailu
bateragarriren batekin datu transferentzia egiteko, telefonoa SIM txartelik gabe
erabiltzen bada.

Transferitu kontaktuak

Telefonoko datuak kopiatzeko edo sinkronizatzeko, gailuaren izenak eta
ezarpenek transferentzia kontaktuen zerrendan egon behar dute. Beste gailu
batetik datuak jasoz gero (adibidez, beste telefono batetik), transferentzia
kontaktua automatikoki gehitzen da zerrendara beste gailuaren kontaktu datuak
erabiliz. Zerbitzari sink eta PC sink zerrendako jatorrizko elementuak dira.

Zerrendan transferentzia kontaktu bat gehitzeko (adibidez, beste telefono bat),
hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Datu-transfer > Aukera >
Gehitu kontaktua > Telefono sink edo Telefono kopia eta zehaztu
transferentziarena araberako ezarpenak.

Kopia editatzeko eta ezarpenak sinkronizatzeko, hautatu kontaktu bat zerrendatik
eta hautatu Aukera > Editatu.

background image

38

E z a r p e n a k

Transferentzia kontaktu bat ezabatzeko, hautatu kontaktua zerrendan eta
hautatu Aukera > Ezabatu.

Gailu bateragarriekin datuak transferitu

Sinkronizatzeko, erabili Bluetooth teknologia edo datu kablea. Datuak jasotzeko,
beste gailuak aktibatuta egon behar du.

Transferitzen hasteko, hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Datu-
transfer
eta hautatu Zerbitzari sink edo PC sink ez den kontaktu bat. Ezarpenen
arabera, hautaturiko datuak kopiatu edo sinkronizatu egiten dira.

PC bateragarri batekin sinkronizatu

Egutegiko, oharretako eta kontaktuetako datuak sinkronizatzeko, instala ezazu
zure telefonorako Nokia PC Suite softwarea PCan. Sinkronizatzeko, erabili
Bluetooth teknologia edo USB datu kablea eta abiarazi sinkronizazioa PCtik.

Zerbitzari batekin sinkronizatu

Interneteko urruneko zerbitzari bat erabiltzeko, sinkronizazio zerbitzu bat
harpidetu behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero eta zerbitzu
horretarako behar diren ezarpenei buruzko informazioa izateko, jarri
harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin. Ezarpenak konfigurazio mezu gisa
jaso ditzakezu. Ikus “Konfigurazio ezarpenen zerbitzua”, 11. orrialdean eta
“Konfigurazioa”, 41. orrialdean.

Sinkronizazio telefonotik abiarazteko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Konektibitatea > Datu transferen. > Zerbitzari sink. Ezarpenen arabera, hautatu
sinkronizazioa edo kopia abiaraztea.

Lehen sinkronizazioak edo tarte luze baten ondoren egiten den lehen
sinkronizazioak 30 minutu baino gehiago iraun ditzake.

USB datu kablea

USB datu kablea erabil dezakezu telefonoaren eta PC bateragarri baten artean
datuak transferitzeko. Nokia PC Suite softwarearekin ere erabil dezakezu USB
datu kablea.

Telefonoa datu transferentziarako edo irudiak inprimatzeko aktibatzeko,
konektatu datu kablea. Baieztatu USB datu kablea konek. Auker. modua. eta
aukeretako bat:

Lehenets. modua: telefonoa, Nokia PC Suite duen PC batean diren aplikazioekin
elkarreragitearren erabiltzeko.

background image

39

E z a r p e n a k

Inprima - hedabide: telefonoa PC batera konektatu eta Windows Media Player
(musika, bideoak) erabiliz sinkronizatzeko.

Datuak gordetzea: Nokia softwarea ez duen PC batera konektatzeko eta telefonoa
memoria gisa erabiltzeko.

USB modua aldatzeko, hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > USB datu
kablea
> Lehenets. modua, Inprima - hedabide, edo Datuak gordetzea.