Nokia 3610 fold - Segurtasuna

background image

Segurtasuna

Dei murrizketak (esaterako, deien blokeoa, erabiltzaile talde mugatua edo markatze finkoa)
aktibatuta izan arren, larrialdi deiak beti egin daitezke.

Hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna eta hautatu aukeretako bat:

PIN kode eskaera: telefonoa pizten den bakoitzean telefonoak PIN kodea
eskatzeko. Zenbait SIM txartelek ez dute uzten kode eskaera desaktibatzen.

PIN2 kode eskaera: PIN2 kodeak babestutako funtzio bat erabiltzean PIN2 kodea
eskatu behar den zehazteko. Zenbait SIM txartelek ez dute uzten kode eskaera
desaktibatzen.

Dei murrizketen zerbitzua: telefonoak deiak egitea edo jasotzea debekatzeko
(sareko zerbitzua). Blokeatzeko pasahitz bat behar da.

Markatzea finkatuta: telefonotik zenbait jakin batzuetara bakarrik deitzea
baimentzeko, funtzioa SIM txartelarekin bateragarria bada. Markatze finkoa
aktibo dagoenean, ez da posible GPRS konexiorik, GPRS konexio baten bidez testu
mezuak bidaltzerakoan izan ezik. Kasu honetan, hartzailearen telefono zenbakia
eta mezu zentroaren zenbakia gehitu behar dira markatze finkoaren zerrendan.

background image

42

O p e r a d o r e a r e n m e n u a

Erabiltzaile talde mugatua: deiak egiteko eta jasotzeko talde jakin bat zehazteko
(sareko zerbitzua)

Segurtasun maila: SIM txartel berri bat sartzen den bakoitzean telefonoak
segurtasun kodea eskatzeko, hautatu Telefonoa. Memoria hautatuz gero,
telefonoak segurtasun kodea eskatuko dizu SIM txartela hautatuta duzula
memoriaz aldatu nahi baduzu.

Sarbide kodeak: segurtasun kodea, PIN kodea, PIN2 kodea edo murrizketa
pasahitza aldatzeko.

Autoritate ziurtagiriak edo Erabiltzailearen ziurtagiriak: telefonoan
deskargatutako autoritate edo erabiltzaile ziurtagiriak ikusteko. Ikus
“Ziurtagiriak”, 53. orrialdean.

Segurtasun modulu ezarpenak: segurtasun moduluaren xehetasunak ikusteko,
hautatu Modulu PIN eskaera edo aldatu moduluaren PINa eta saioa hasteko PINa.
Ikus “Sarbide kodeak”, 10. orrialdean.