
■ Telefonoa
Hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa eta hautatu aukeretako bat:
Hizkuntza ezarpenak: zure telefonoaren pantailako hizkuntza ezartzeko, hautatu
Telefonoaren hizkuntza. Hautatu Automatikoa hizkuntza SIM txartelaren arabera
zehazteko. Ahotsa erreproduzitzeko hizkuntza ezartzeko, hautatu Ahots errepro.

40
E z a r p e n a k
hizkuntza Ikus “Ahots bidezko markatze hobetua”, 21. orrialdean eta Ahots-
komandoak “Nire lasterbideak”, atalean (34. orrialdea).
Memoria egoera: telefonoan erabilita eta erabiltzeke dagoen memoria zenbatekoa
den ikusteko.
Teklatuaren blokeo automat.: telefonoak egonean moduan eta funtziorik erabili
gabe tarte jakin bat daramanean teklatua automatikoki blokea dadin. Hautatu
Jarrita eta zehaztu denbora tartea.
Segurtasun teklatu babeslea: teklatua desblokeatzean telefonoak segurtasun
kodea eskatzeko. Idatzi segurtasun kodea eta hautatu Jarrita.
Ongietorri oharra: telefonoa piztean agertzen den mezua idazteko.
Telefono eguneratzeak: uneko softwarea egiaztatzeko edo eguneratzeak
instalatzeko.
Operadore aukeraketa: telefonoak eskuragarri dauden sare zelularren artean bat
automatikoki ezartzeko, hautatu Automatikoa. Hautatu Eskuz ibiltaritzan zure
zerbitzu hornitzailearekin hitzarmena duen sarea eskuz hautatzeko.
Laguntza testuen aktibazioa: telefonoak laguntza testuak erakutsiko dituen ala ez
hautatzeko.
Abian jartze tonua: telefonoa piztean tonu bat erreproduzitzeko.
Tapa itxiaren erabilerak: tapa ixtean egonean modura itzultzea edo
aplikazioarekin jarraitzea hautatzeko.
Hegaldi kontsulta: telefonoa pizten den bakoitzean hegaldi modua aktibatu nahi
den galdetzeko. Ikus “Hegaldia modua”, 19. orrialdean.