Nokia 3610 fold - 9. Galeria

background image

9. Galeria

Menu honetan argazkiak, bideoak, musika fitxategiak, gaiak, irudiak, tonuak,
grabaketak eta jasotako fitxategiak kudea ditzakezu. Fitxategiak telefonoaren
memorian edo microSD txartelean gordetzen dira eta karpetetan antola daitezke.

Zure telefonoan, kodeak aktibatzeko sistema bat erabil daiteke, eskuratutako
edukia babesteko. Eskuratu aurretik, egiaztatu beti edozein edukiren hornidura
baldintzak eta aktibatzeko kodea, baliteke-eta horien truke zerbait ordaindu
behar izatea.

Copyright babesak direla eta, irudiak, musika (dei-tonuak barne) eta bestelako edukiak
kopiatu, aldatu, igorri edo bidaltzea galarazita egon liteke.

Karpeten zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Galeria.

Karpeta bateko fitxategiak ikusteko, hautatu karpeta eta Ireki.

Fitxategi bat mugitzean memoria txarteleko karpetak ikusteko, joan memoria
txartelera eta sakatu nabigazio tekla eskuinera.