Nokia 3610 fold - Aholku lagungarriak

background image

Aholku lagungarriak

Zure telefonoa zerbitzu puntu batera eraman baino lehen

GALDERA: Zer egin dezaket telefonoaren funtzionamendu arazoak konpontzeko?

ERANTZUNA: Saia zaitez ondoko hau egiten:

• Itzali telefonoa, kendu bateria eta sartu berriro.

• Jatorrizko ezarpenak berreskura itzazu. Hautatu Menua > Ezarpenak >

Fabrikako ezar. berrez. Kontaktuak atalean gordetako izenak eta telefono
zenbakiak ez dira ezabatzen.

• Telefonoa Nokia Software Updater erabiliz egunera ezazu eskuragarri badago.

Zoaz www.nokia.com/softwareupdate webgunera edo tokiko Nokia
webgunera.

Bluetooth konektibitatea

GALDERA: Zergatik ezin du Bluetooth gailurik aurkitu?

ERANTZUNA: Egiaztatu ondorengoak:

• Bi gailuek Bluetootha aktibatuta dute eta bateragarriak dira.

• Bi gailuen artean ez daude 10 metro (33 oin) baino gehiago. Gailuen artean ez

dago hormarik edo bestelako oztoporik.

• Beste gailua ez dago ezkutuko moduan.

Deiak

GALDERA: Nola alda dezaket dei tonua?

ERANTZUNA: Hautatu Menua > Ezarpenak > Tonuak.

Kontaktuak

GALDERA: Nola gehi dezaket beste kontaktu bat?

ERANTZUNA: Lehenik, hautatu Menua > Kontaktuak > Izenak > Kontak. berr.
gehi.
.

GALDERA: Nola gehi diezaioket kontaktu bati informazio gehigarria?

ERANTZUNA: Bilatu xehetasunak gehitu nahi dizkiozun kontaktua eta hautatu
Xehet. > Aukera > Gehitu xehetasun.

Menuak

GALDERA: Nola alda dezaken menuen itxura?

background image

8

I n f o r m a z i o o r o k o r r a

ERANTZUNA: Menua aldatzeko, hautatu Menua > Aukera > Menu nag. ikusp..

GALDERA: Nola pertsonaliza dezaket menua?

ERANTZUNA: Menua berrantolatzeko, hautatu Menua > Aukera > Antolatu.
Joan beste leku batera eraman nahi duzun menuko elementura eta hautatu
Mugitu. Zoaz nahi duzun xehetasunera eta hautatu OK.

Mezuak

GALDERA: Nola konfiguratuko dut posta elektronikoa?

ERANTZUNA: Zure telefonoan posta elektronikoaren funtzioa erabiltzeko, posta
elektronikorako sistema bateragarria izan behar duzu. Egiazta itzazu zure posta
elektronikoko konfigurazio ezarpenak zure posta elektroniko zerbitzuaren
hornitzailearekin.

PC konektibitatea

GALDERA: Zergatik ditut arazoak telefonoa nire ordenagailura konektatzean?

ERANTZUNA: Ziurta ezazu Nokia PC Suite zure ordenagailuan instalatuta eta
martxan dagoela dela. Ikus Nokia PC Suite aplikazioaren erabiltzailearen gida
Nokia PC Suite aplikazioko laguntza funtzioa. Edo ikusi laguntza orriak
www.nokia.com helbidean.

Lasterbideak

GALDERA: Telefonoak ba al ditu lasterbideak?

ERANTZUNA: Zure telefonoan hainbat lasterbide daude:

• Markatutako azken zenbakien zerrendan sartzeko, sakatu deitzeko tekla behin.

Zoaz nahi duzun zenbakira edo izenera eta sakatu deitzeko tekla.

• Web nabigatzailea irekitzeko, sakatu eta eutsi sakatuta 0.

• Zure postontzira deitzeko, sakatu eta eutsi sakatuta 1.

• Erabili nabigazio tekla lasterbide gisa. Ikus “Nire lasterbideak”, 34. orrialdean.

• Isilik profila aktibatzeko edo profil arruntera itzultzeko, eduki sakatuta #.