Nokia 3610 fold - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

background image

13

O i n a r r i z k o k o n t z e p t u a k

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10
bidez babestutako edukietara sar zaitezke. DRM softwareren batek ez badu edukia
behar bezala babesten, edukiaren jabeek DRM bidez babestutako edukirako
sarbidea uka diezaiokete DRM software horri. Honek DRM-arekin babestutako
eduki hori berriz zure telefonoan berriztea galaraz dezake. DRM software hori
baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko
edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio kode
bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio gakoen eta edukiaren
babeskopiak egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa. Beste transmisio metodo batzuk ez
dute aktibazio koderik helarazten; hauek edukiarekin batera berriztatuak izan behar dira
OMA DRM-k babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko telefonoaren memoria
formateatu ondoren. Aktibazio kodea berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure gailuko
fitxategiak hondatuz gero.

Zure gailuak WMDRM-arekin babestutako edukia baldin badauka, aktibazio kodeak zein
edukia galduko dira gailuaren memoria formateatuz gero. Aktibazio kodeak zein edukia gal
ditzakezu zure gailuko fitxategiak hondatuz gero. Aktibazio kodeak edo edukia galtzeak,
zure gailuan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiagorako, jo
zerbitzu hornitzailera.