Nokia 3610 fold - Konfigurazio ezarpenen zerbitzua

background image

Konfigurazio ezarpenen zerbitzua

Sareko zenbait zerbitzu erabiltzeko (esaterako, telefono mugikorrerako Internet
zerbitzuak, MMS, Nokia Xpress audio mezuak edo urruneko Internet zerbitzari
batekiko sinkronizazioa), zure telefonoak konfigurazio ezarpen zuzenak izan behar
ditu. Zerbitzuak aktibatzeko, jo zure operadorera, zerbitzu hornitzailera edo
hurbilen duzun Nokia banatzailera, edo ikusi laguntza orriak
www.nokia.com/support helbidean.

Ezarpenak konfigurazio mezu bezala jasotzen badituzu eta automatikoki
gordetzen eta aktibatzen ez badira, Konf. ezarp. jasota mezua azalduko da.
Ezarpenak gordetzeko, hautatu Erakutsi > Gorde. Beharrezkoa bada, zerbitzu
hornitzaileak emandako PIN kodea idatzi.

Jasotako ezarpenak baztertzeko, hautatu Irten edo Erakutsi > Bazter..