Nokia 3610 fold - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

Telefonoko sarbide gakoen erabilera zehazteko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Segurtasuna.

• Teklatuaren blokeoak teklak nahi gabe sakatzea

ekiditen du:

1. Teklatua blokeatzeko, tapa irekita duzula

hautatu Menua > * 3,5 segundoz.

2. Teklatua blokeatzeko, tapa irekita duzula

hautatu Menua > * 1,5 segundoz.

Teklatua blokeatuta dagoenean dei bat
erantzuteko, sakatu deitze tekla. Deia amaitzean
edo deiari uko egiten bazaio, teklatua
automatikoki blokeatzen da.

Halaber, Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Teklatuaren blokeo automat. edo
Segurtasun teklatu babeslea > Piztuta edo Itzalita ere saka dezakezu.
Segurtasun blokeoa aktibatua badago, idatzi segurtasun kodea eskatutakoan.

• Segurtasun kodeak (5-10 digitu) telefonoa zure baimenik gabe erabiltzea

eragozten du. Kodea sor edo alda dezakezu eta ezarpena aktibatu edo
desaktibatu. Kodea ahazten baduzu telefonoa blokeatuta duzula, zerbitzuren
bat eskatu beharko duzu eta baliteke kobratzea. Informazio gehiago jaso nahi

background image

11

I n f o r m a z i o o r o k o r r a

baduzu, jarri harremanetan Nokia Care puntu batekin edo zure telefono
saltzailearekin.

• PIN kodeak, SIM txartelarekin batera datorrenak, txartela baimenik gabeko

erabilpenen kontra babesteko balio du.

• PIN2 kodea zenbait SIM txartelekin dator, eta beharrezkoa da zenbait

zerbitzutara sartzeko.

• PUK eta PUK2 kodeak SIM txartelarekin eman daitezke. PIN edo PIN2 kodea

hiru aldiz jarraian oker idazten baduzu, PUK edo PUK2 kodea idaztea eskatuko
zaizu. Eskuragarri ez badituzu, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.

• Murrizketa pasahitza (4 digitu) beharrezkoa da deiak egitea edo jasotzea

debekatzeko.

• Segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, instalatuta egonez

gero, hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Segurtasun modulu
ezarpenak
.