Nokia 3610 fold - Sareko zerbitzuak

background image

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko zerbitzu mugikorren hornitzaile batekin harpidetu behar da.
Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera horiek ez
daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu hornitzaileekin akordio
bereziak izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Zure zerbitzu
hornitzaileak azal diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen kostua
ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko
garaian. Esate baterako, sare batzuek ez dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta
zerbitzu guztiak onartzen.

Zure zerbitzu hornitzaileak telefonoko zenbait aukera desgaitzeko edo ez
aktibatzeko eska diezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko
menuan agertuko. Era berean, telefonoak konfigurazio berezia izan dezake.
Adibidez, menuetako izenak, menuetako hurrenkera edo ikonoak aldatuta izan
ditzake. Azalpen gehiago jasotzeko jo zerbitzu hornitzailera.

Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta
SSL) onartzen ditu. Halere, telefonoko zenbait aukera erabiltzeko (esaterako, MMS
multimedia mezuen zerbitzua, nabigatzailea, posta elektronikoa, istanteko
mezularitza, kontaktuen presentzia hobetua, urruneko sinkronizazioa, eta
nabigatzailea edo multimediako mezuen zerbitzua erabiliz edukiak deskargatzea)
sareak teknologia horiek onartu behar ditu.

background image

10

I n f o r m a z i o o r o k o r r a