Nokia 3610 fold - Software eguneratzeak

background image

Software eguneratzeak

Baliteke Nokiak software eguneratzea, funtzio berriak, hobekuntza edo erabilera hobetuak
sortzea. Ordenagailuko Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska ditzakezu
eguneratze hauek. Gailuko softwarea eguneratzeko honako hauek behar dituzu: Nokia
Software Updater aplikazioa eta ordenagailu bateragarria (Microsoft Windows 2000 edo XP
sistema eragilea duena); Interneterako banda zabaleko sarrera; eta datu kable bateragarria,
zure gailua ordenagailura konektatzeko.

background image

12

I n f o r m a z i o o r o k o r r a

Informazio gehiagorako eta Nokia Software Updater aplikazioa deskargatzeko, zoaz
www.nokia.com/softwareupdate helbidera edo tokiko Nokia webgunera.

Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke zure
zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu hornitzailearengana.

Zure zerbitzu hornitzaileak softwareko eguneratzeak zuzenean zure aparatura
igor ditzake airean zehar. Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera hau
eskuragarri ez izatea.

Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.

Oharra: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua
erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua
berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen segurtasun kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu baino lehen.