Nokia 3610 fold - Telefonoa

background image

Telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa EGSM 850 eta 900 eta
GSM 1800 eta 1900 sareetan erabiltzeko homologatuta dago. Sareei buruzko
informazio gehiago jasotzeko jo zerbitzu hornitzailera.

Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete eta tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu behar dira,
copyright eskubideak barne.

background image

9

I n f o r m a z i o o r o k o r r a

Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu,
aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.

Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan
ditzake instalatuta. Zure telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara
sartzeko aukera izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokiarekin
afiliatuta eta Nokiak ez du hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune
hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea
gomendatzen da.

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin edo
informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.

Oharra: Alarma ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor badezake.