Nokia 3610 fold - Segurtasunari buruzko informazio gehigarria

background image

Segurtasunari buruzko informazio gehigarria

Ume txikiak

Zure gailu eta ekipamenduak zati txikiak izan ditzake. Gorde itzazu umeek eskuragarri izan
ez ditzaten moduan.

Inguru eragilea

Telefonoak irrati frekuentzien eraginpean izatearen arriskuei buruzko arauak betetzen ditu,
baldin belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen bada, edo gorputzetik gutxienez
2,2 zentimetrora (7/8 hazbetera) jartzen bada. Telefonoa gorputzarengandik hurbil zorro
babesle batean, gerriko poltsatxo batean edo euskarri batekin erabiliz gero, honek ez luke
metalik eraman behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman
beharko zenuke.

Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono honek kalitate oneko sare konexioa
eskatzen du. Kasu batzuetan, datu fitxategi edo mezuen igorpenak atzeratu egin daitezke
konexio egokia erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu gorago aipatutako banatze distantzien
jarraibideak betetzen direla igorpena bukatu arte.

Aparatu medikoak

Irrati-transmisioko ekipoek, telefono mugikorrak barne, modu ezegokian babestutako
aparatu medikoen funtzionalitatean eragin dezakete. Kontsulta ezazu mediku batekin edo
aparatu-medikuen fabrikatzailearekin kanpoko RF seinaleen aurrean ongi babestuta dauden
jakiteko edo beste motako zalantzaren bat argitzeko. Itzali ezazu gailua osasun zentroetako
toki berezietan hori egiteko agindua baldin badago. Ziurrenik ospitale edo osasun
zentroetan erabiltzen ari diren ekipamenduak kanpoko RF indarrarekiko sentikorrak izan
daitezke.

Medikuntzako tresna inplantatuak

Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku tresnaren
artean, taupada-markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3 zentimetroko (6
hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza tresnarekiko potentzia
interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten pertsonek:

Betiere, hari gabeko gailua gailu medikotik 15,3 zentimetrora (6 hazbetera) mantendu,
hari gabeko gailua piztuta denean.

Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.

Hari gabeko gailua erabiltzean, jar ezazu gailu medikoaren beste aldeko belarrian,
balizko interferentziak txikiagotzeko.

Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari gabeko telefonoa itzali.

Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako argibideak irakurri eta jarraitu.

Hari gabeko gailua gailu mediko inplantatuarekin erabiltzeari buruzko galderarik baldin
baduzu, galdetu zure medikuari.

background image

60

S e g u r t a s u n a r i b u r u z k o i n f o r m a z i o g e h i g a r r i a

Entzuteko aparatuak

Gailu mugikor digital batzuk audifono batzuetan eragina izan dezakete. Kasu horretan, jar
zaitez harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.

Ibilgailuak

RF seinaleek gaizki instalatutako edo babestutako motordun ibilgailuen sistema
elektronikoei eragin diezaiekete, adibidez, injekzio sistema elektronikoei, balazten blokeo-
kontrako sistema elektronikei, abiadura kontrolatzeko sistema elektronikoei eta airbag
sistemei. Informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu zure ibilgailuaren edo gehitu zaion beste
edozein ekipamenduren fabrikatzailea edo bere ordezkoarengana.

Bakarrik langile gaituek saldu edo instalatu beharko lukete gailua ibilgailuan. Instalazio edo
zerbitzu eskasa arriskutsua izan daiteke eta gailuari aplikatzen zaion bermea baliogabetu
dezake. Egiaztatu ezazu aldiro zure ibilgailuan jarritako haririk gabeko gailuen ekipamendua
ongi muntatuta dagoela eta zuzen dabilela. Ez gorde edo eraman substantzia sukoirik,
adibidez, likidoak, gasak edo material leherkariak gailua, bere atalak edo ekipamendua
dagoen konpartimentu berdinean. Airbaga duten ibilgailuentzako: gogoratu airbaga indar
handiarekin puzten dela. Airbagaren gainean edo hau zabaltzen den tokian, ez ezazu jarri
objekturik, instalatutako ekipamendua eta mugikorraren atal eramangarriak barne.
Mugikorraren ekipamendua ibilgailuaren barnean gaizki instalatuta badago, eta airbaga
puzten bada, zauri larriak sortu daitezke.

Hegazkinean hegan zoazenean gailua erabiltzea galarazita dago. Itzali ezazu gailua
hegazkinera igo baino lehen. Mugikorren erabilpena hegazkin batean arriskutsua izan
daiteke honen funtzionamendurako, mugikorraren sare konexioa moztu dezake eta legez
kontrakoa izan daiteke.

Balizko ingurune leherkorrak.

Itzali ezazu gailua leherketak sortu daitezken guneetan eta bete itzazu seinale eta jarraibide
guztiak. Balizko ingurune leherkorrak normalean ibilgailuaren motorra itzaltzeko
gomendatzen dizuten toki horiek dira. Gune horietan txinpartak leherketa edo sua sortu
dezakete eta kalte pertsonalak zein heriotza eragin dezakete. Itzal ezazu gailua erregai
hornigailuetatik hurbil zaudenean (adibidez, zerbitzugunean, gasolinaz hornitzean).
Errespetatu itzazu irrati ekipamenduaren erabilpen murrizketak erregai gordailuetan,
biltegiratze guneetan eta banaketa guneetan, edo solairu kimikoetan, edo leherketak egiten
diren tokietan. Leherketak egiten diren guneak sarritan nabarmen markatuta daude, baina
ez beti. Horien artean honako hauek daude: itsasontzien bizkarrak, produktu kimikoak
garraiatzeko edo biltegiratzeko instalazioak, eta airean elementu kimikoak edo partikulak
(adibidez, pikorrak, hautsa edo partikula metalikoak) izaten dituzten guneak. Likidotutako
petrolioaren gasa (adibidez, propanoa edo butanoa) erabiltzen duten ibilgailuen kasuan,
haien fabrikatzaileengana jo behar zenuke, ea gailu hau ibilgailu horien ondoan
segurtasunez erabil daitekeen jakiteko.

background image

61

S e g u r t a s u n a r i b u r u z k o i n f o r m a z i o g e h i g a r r i a

Larrialdi deiak

Garrantzitsua: Gailu honek irrati seinaleak, haririk gabeko eta lehorreko sareak eta
erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen du. Zure gailuak
internet bidezko ahots deiak onartzen baditu (interneteko deiak), mugikorra eta
interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela, telefonoak larrialdi deiak egiteko
mugikorraren sarea eta internet hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez
da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono
mugikor baten menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi
baterako.

Larrialdiko deiak egiteko:

1. Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu. Seinaleak behar besteko indarra daukan

begiratu. Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar izatea:

SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.

Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa desgaitu.

Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik modu aktibo batera aldatu.

2. Sakatu “Bukatu” (“End”) tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta gailua

deietarako prest jartzeko.

3. Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda

daitezke.

4. Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure
gailu mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen tokian. Deia
ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.

Ziurtagiri informazioa (SAR)

Gailu mugikorra irrati uhinekiko arriskua saihesteko ezarritako baldintzak betetzeko
diseinatuta dago.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek
gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi
hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatuak izan ziren; pertsona guztiak
babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific
Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du. ICNIRP
araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10 gramoko ehunean
erabilita batez beste. SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira,
telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen duen bitartean probatutako
frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den telefono baten egungo SAR maila,
gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra
erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke,

background image

62

S e g u r t a s u n a r i b u r u z k o i n f o r m a z i o g e h i g a r r i a

adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien
azpitik gailua belarrian erabiltzeko honakoa da: 0,95 W/kg.

Gailuak izan ditzaken osagarri eta ekipamenduak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman
ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren
araberakoak izan daitezke. SAR tasei buruzko informazio gehiago duzu eskuragarri
www.nokia.com helbidean.

background image

63