Nokia 3610 fold - Zainketa eta mantentzea

background image

Zainketa eta mantentzea

Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da.
Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.

Mantendu ezazu gailua lehorra. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo
egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure
gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri baino
lehen.

Ez erabili edo gorde gailua toki zikinetan edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak
eta osagarri elektronikoak honda daitezke.

background image

58

Z a i n k e t a e t a m a n t e n t z e a

Ez ezazu gorde gailua toki beroetan. Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena
laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.

Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen
denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak honda
ditzake.

Ez zaitez saiatu gailua zabaltzen gida honetan azaltzen ez den modu batetan.

Ez ezazu utzi gailua erortzen, ez kolpekatu edo ez astindu gailua. Modu zakarrean
erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.

Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik
gailua garbitzeko.

Ez ezazu gailua margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia
galarazi dezake.

Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun
sentsore edo argi sentsore lenteak esaterako.

Erabili bakarrik gailuarekin batera hornitutako edo homologatutako ordezko antena.
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati
tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.

Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.

Sortu ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasunezko kopia bat, adibidez,
kontaktuak eta agendako oharrak

Noizean behin gailua berrezartzeko, etekinik onena ateratzeko asmoz, itzali ezazu gailua
eta kendu iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein
ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.

Botatzerakoan

Produktuan, testuetan edo bilgarrietan ikusiko duzun gurpildun zakarrontzi
ezabatuaren sinboloak gogorarazten dizu ezen, Europar Batasunean, produktu
elektronikoak, bateriak eta akumulagailuak oro gaikako bilketako edukiontzietara
eraman behar direla, bizialdia bukatzen zaienean. Produktu hauek ezin dira sailkatu
gabeko udal-zabortegietan bota.

Produktuak bilketa guneetara eramanez zaborrak kontrolik gabe uztea saihesten
laguntzen duzu eta baliabide materialak berrerabiltzera bultzatu. Produktu
hornitzaileak, tokiko zabortegi arduradunek, produkzio ardurako erakunde nazionalek
eta tokiko Nokiaren ordezkariek xehetasun gehiago eskain diezazkizuke.
Produktuaren adierazpen ekologikoa zein den edo produktu zaharkitua itzultzeko
jarraibideak zein diren jakin nahi baduzu, ikus ezazu herrialde bakoitzari buruzko
informazio zehatza, helbide honetan: www.nokia.com.

background image

59

S e g u r t a s u n a r i b u r u z k o i n f o r m a z i o g e h i g a r r i a